Arartekoaren ebazpena, 2016ko urtarrilaren 4koa. Horren bidez, Osakidetzari iradoki zaio zentroetan osasun arreta jasotzeko irizpideak modu zehatzean gogorarazteko, izan ere, kexek frogatu dute zenbait zentrotan modu okerrean ari direla aplikatzen.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urtarrilaren 27koa. Horren bidez, Tolosako Udalari gomendatzen zaio ez diezaiela eman, edo, eman badie, ken diezaiela udalerri horretako elkarte gastronomikoei edozein diru-laguntza zein laguntza publiko, onarpen prozesuan, funtzionamenduan edota jardueretan emakumeen sarbidea baldintza beretan onartzen ez badute, eta, era berean, susta ditzala genero estereotipoak deuseztatzeko neurriak, baita ekintza positibokoak ere, espazio horietan emakumeek jasaten duten bereizkeria zuzentzea lortzeko xedez.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urtarrilaren 27koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea ez berritzeagatiko iraungitzea eta efekturik gabe utz dezala 16.195 euroko erreklamazioa, ez baitira bidegabeak izan diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa jasotako zenbatekoak.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urtarrilaren 27koa. Horren bidez, Lanbideren “irizpideen dokumentua” izenekoaren edukia argitaratzeko beharrari dagokion ofiziozko jarduna amaitu du.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 12koa. Horren bidez, Osakidetzari gomendatzen zaio elkarrizketarako bideak ezar ditzala eta erantzun diezaiela genero-identitate eta genero-adierazpen anitzeko adingabeak dituzten familiek organismo horri azaldu dizkioten kezka, kritika eta eskaerei. Orobat, pertsona horiek artatzerakoan, kontuan har ditzala zenbait jarraibide eta printzipio, baita genero-identitateagatiko bazterkeriaren aurkako eta transexualen eskubideak aitortzeko ekainaren 28ko 14/2012 Legearen 9. artikuluan jasotako gida klinikoa egiterakoan ere.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 17koa. Honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eskaera onar dezala eta dagozkion atzerakinak ordain ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 22koa Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatu zaio atzerapen gehiagorik gabe har ditzala Lubarri kalean ezarri duen oinezkoentzako araubidea eta kale horrek Meso kalearekin bat egiten duen gunean trafikoko araudia betetzea bermatzeko neurri egokiak.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 24koa Honen bidez gomendatzen zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari ebazpen berariazkoa eta arrazoitua emateko kexa (371/2015/QC) sustatu duen interesdunak Hezkuntza Ikuskaritzara bideratutako idatziari.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 25ekoa. Honen bidez gomendatzen zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari bermatzeko Donostiako Arte Ederren eraikineko kupula berriro jarriko dela.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 25ekoa. Horren bitartez, Lasarte-Oriako hezkuntza zentroetan ikasle etorkinak modu orekatuagoan banatzeko premiari buruzko kexa zela-eta abiarazitako esku-hartzea bukatu da (kexa espedientearen zk.: 811/2014/QC).
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 25ekoa. Arte Ederren jauregiaren osotasuna bermatzeko kultura ondarearen defentsan eskumenak dituzten administrazioen esku-hartzeari buruzkoa.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 25ekoa Arte Ederren Jauregiaren osotasuna bermatzeko kultura ondarearen defentsan eskumenak dituzten administrazioen esku-hartzeari buruzkoa.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 26koa. Haren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatzen zaio, beren-beregi eta modu arrazoituan ebatz dezan elkarbizitzari larriki eragiten dion jokabide bategatiko neurri zuzentzailea aplikatzeko jarraitutako prozeduraren baliogabetasuna adierazteko egindako eskaeraren inguruan (628/2015/QC).
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 29koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio desjabetutako lonja baten balio justuari buruzko espedientea behar bezala izapidetu dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 7koa. Horren bidez, aldian behingo azoketan espazio publikoa legeria errespetatuz adjudikatzeko gomendatzen zaio Bermeoko Udalari.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 8koa. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatu zaio berrikus dezala Aparkamendurako Zerbitzuari (TAO/OTARI) buruzko Ordenantza, TAO eremuan jabetzapeko ibilgailua duten egoiliarren araubidea zabal diezaien egungo ibilgailu onuradunen mugaketa oinarritzen duten irizpide orokorrak eta aipatu araubidearekin lortu nahi den xedea materialki betetzen dituzten ibilgailuei.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 9koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiari iradokitzen zaio beharrezko jarduketak sistematiza ditzan, betiere foru erakundeak zaindutako haur eta nerabe babesgabeei entzunak eta haien iritziak kontuan hartuak izateko eskubidearen egikaritzapen efektiboa bermatzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 11koa. Honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) ukatzeko erabakia.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 14koa. Horren bidez, gomendatzen zaio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari berrikus dezan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarri baten eskaerari emandako ukoa.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 16koa. Horren bidez, Guardiako Udalari gomendatu zaio erantzun diezaiola bere garaian formalizatutako salerosketa kontratua eskritura publikora igo ahal izateko beharrezko izapideei buruzko eskaerari.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 22koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etetea, ez baitago horretarako arrazoirik.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 4koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailari gomendatzen diogu neurriak har ditzan sarbide elektroniko neutrala bermatzeko helburuz norberaren errenta-aitorpena era telematikoan aurkezteko aplikazioan.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 4koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriz aztertu dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio baten ez berritzea.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 4koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berrikus dezala dirusarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzen dituen ebazpena.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 5ekoa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari iradokitzen zaio familia inguruko zaintzarako prestazio ekonomikoa azkentzen duen ebazpena eta helburu horrekin jaso diren prestazioak itzultzera behartzen duen ebazpena berrikusi eta prestazioak berriro ordain ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 5ekoa. Horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari iradokitzen zaio berriz aztertu ditzala Euskal Autonomia Erkidegoko itundutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi edo goi mailako heziketa zikloan ikasleak onartzeko jarraibideak.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 12koa. Horren bidez, Bilboko Udalari iradokitzen zaio neurriak har ditzala bizikidetza egiaztatzeko polizia-txostenak behar bezala burututakoak izan daitezen bermatzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 14koa. Horren bidez, amaitutzat jo da Bizkaiko Foru Aldundiak Arartekoaren 5/2013 Gomendio Orokorra, ekainaren 17koa. «Bakarrik dauden adingabe/gazte etorkinen arretarako bermeak» gomendio orokorra bete ez izana salatzen zuen kexaren gaineko esku-hartzea.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 19koa. Horren bidez, Mungiako Udalari gomendioa egin zaio familia bati zaborren tasaren kontzeptupean kobratutako likidazioak ofizioz baliogabetu ditzan, familiaren baserrian ez duelako zaborrak batzeko inolako zerbitzurik eman.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 19koa. Horren bidez, amaitutzat jo da Bizkaiko Foru Aldundiak Arartekoaren 5/2013 Gomendio Orokorra, ekainaren 17koa. «Bakarrik dauden adingabe/gazte etorkinen arretarako bermeak» gomendio orokorra bete ez izana salatzen zuen kexaren gaineko esku-hartzea.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 20koa. Horren bidez, gomendatzen zaio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari baliogabetu dezan laguntza-eskaera baten prozeduran emandako ebazpena. Delako eskaera seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzeko dekretuak xedatutakoari helduz egin zen (abenduaren 19ko 255/2006 Dekretua).
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 21ekoa. Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatzen diogu asteko azoka txikietako postuak esleitu ditzala indarrean dagoen legeriari jarraiki.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 2koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etetea ondoriorik gabe utz dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 12koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari iradokitzen zaio orientazio psikologikoa edo soziala emateko aukera aztertzeko, aita baten eta bere alabaren artean dagoen kaltetutako lotura berrezartze aldera. Horiek Bilboko deribazio judizialaren bidezko familia elkargune baten erabiltzaileak dira.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 17koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari iradokitzen zaio zentro pribatu bateko esku-hartze terapeutikoaren aurretiazko jakinarazpenaren eskaera berrikusteko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 17koa. Horren bidez, Bilboko Udalari Aparkamendurako Zerbitzuari (TAO/OTAri) buruzko Ordenantzaren 27.1.b) artikulua berrikus dezan gomendatu zaio, enpresa ibilgailu bat esleituta eta ibilgailu partikularra duten pertsonek ibilgailu bat ala estea hautatzeko aukera izan dezaten, egoiliarren araubideari onura ateratzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 19koa. Horren bidez, Zaldibiako Udalari gomendatzen zaio espazio publikoa terrazekin okupatzeko baimena izapidetzeko eta dagokion tasa igor dadin irabazizko aprobetxamenduagatik.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 24koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari IRADOKITZEN zaio gizarte-hezkuntza esku-hartze programa batean parte hartzen ari den familia bati eragiten dioten erabakiak hartzean gizarte-zerbitzuekin koordinatzeko eta Arartekoaren apirilaren 8ko 2/2012 Gomendio Orokorraren edukia kontuan har dezan. Politika publikoetan adingabearen interes nagusia kontuan hartzeko betebeharra; bereziki, diru-sarrerak bermatzeko sisteman; horrez gain, iradoki da, aztertutako kasuan, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria iraungitzeko erabakia berrikusteko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 26koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatzen zaio ebazpen bat berrikusteko. Ebazpen horretan, pertsona bat atzera egindakotzat jo da diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioaren eskaeran, ez duelako dokumentu bat aurkeztu. Hala ere, dokumentu hori ez da funtsezkoa ebazpena emateko eta diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzerako 18/2008 Legearen 62.2 artikuluan ezarritako epea baino beranduago errekeritu zen.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 7koa. Horren bidez, Osakidetzari iradokitzen zaio iradokizunak izapidetzerako eta ebaluatzerako orduan kontuan izan behar duela ekainaren 21eko 147/2015 Dekretuan aurreikusten den betebeharra, hau da, aurkezten zaizkion ekimen eta iradokizunei erantzun egin behar diela.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 14koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako eta etxebizitzarako prestazio osagarrirako eskaera bat eta ordaindu ditzala dagozkion atzerakinak.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 17koa. Horren bidez, Gasteizko Udaltzaingoari gomendatzen zaio trafiko-istripu bati buruzko txostena berrikus dezala, erreklamazio egileak haren zuzentasunari buruz planteatu dizkion zalantza guztiak argitu ditzala eta, beharrezkoa bada, dokumentu horren edukia berrikuspenaren emaitzari egokitu diezaiola.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 27koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten iraungipena.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 27koa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari gomendatzen zaio kirol hastapeneko unitateetako irakaskuntza jardueretan adingabeek parte har dezaten aukerak zabaltzeko neurriak har ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko uztailaren 4koa. Horren bidez, Barrikako Udalari gomendatzen zaio (…) jatetxeak eta bere kanpoko terrazak sortzen dituen eragozpenak saihesteko beharrezkoak diren neurriak har ditzan eta ingurumen-legezkotasuna betetzeko errekeritu diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko uztailaren 7koa. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio trafikoko araudia hausteagatik jarritako zigor bat indargabetzeko (zehapen-prozeduraren zk.: XXX).
Arartekoaren ebazpena, 2016ko uztailaren 14koa. Horren bidez, Osakidetzari gomendatzen zaio elikadura-portaeraren nahasmendua duten pertsonei laguntzeko jarduketa-proposamenei heltzeko behar den zuzkidura aztertzea.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko uztailaren 19koa. Horren bidez, Euskotren elkarte publikoari gomendatzen zaio aldi baterako lan-poltsa bat eratzeko prozesuan egindako nortasun-probetan eta elkarrizketa pertsonalean aplikatu ziren irizpideak eta horiek nola aplikatu ziren jakinaraz diezaiela kexagileei.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko uztailaren 29koa. Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio erantzun diezaiola, Donostiako Miracruz kaleko 19. zenbakian dagoen eraikina dela eta, eraikitako ondasun urbanistikoa babesteko Plan Berezia aldatzeko eskaerari.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 1ekoa. Horren bidez, Ondarroako Udalari mahaiak eta aulkiak instalatzeko baimen bat indargabetzeko aholkatu du jabari publikoaren okupazioa erregulatzen duen udal ordenantzaren aurkakoa izateagatik.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 3koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eteteko eta iraungitzeko espediente bat berrikusteko. Halaber, jasotzen diren ez betetzeak eta ukitzen dituen eskubide eta betebeharrak haztatzeko iradokitzen zaio, proportzionaltasun-printzipioa kontuan hartuz.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 11koa. Horren bidez, biztanleen errolda araupetu duen arautegia egoki aplikatzea gomendatzen zaio Arratzua-Ubarrundiako Udalari.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 16koa. Horren bidez, Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 22koa. Horren bidez, Mezkiako Batzorde Administratiboari gomendatzen zaio lursail pribatuen okupazioa legeztatzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 23koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari diru-sarrerak bermatzeko errenta baten prestazioaren iraungipena berrikusteko iradokitzen zaio. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskubidea iraungitzeko ondorioak izateko jakinarazpen batek bildu beharreko bermeak ez betetzeagatik eta aurreko jakinarazpenaren edukia espedientean jasota ez egoteagatik iraungi zen prestazioa.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 24koa. Horren bidez, Eustat Euskal Estatistika Erakundeari pertsona nagusiei datu estatistikoak emateko betekizunetik salbuesten dituen irizpideak sustatzeko gomendatzen zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko irailaren 20koa. Honen bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio bermatu dezala etxebizitza bateko osasungaiztasun-fokua deuseztatzeko eskatu ziren neurriak gauza daitezela.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko irailaren 21ekoa. Horren bidez, Lasarte-Oriako Udalari gomendatzen zaio jarrai dezala bere jardueran, lizentziarik gabeko obra bat salatzeko aurkeztutako kexari erantzuteko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko irailaren 27koa. Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatzen zaio hirigintza-zerbitzuen tasaren zein EIOZren kontzeptupean kexagileari igorritako likidazioak ofizioz baliogabetzea; izan ere, zerga horien zerga-oinarriaren zehaztapena ez dator bat zuzenbidearekin.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 3koa. Horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatzen zaio 2016-2017 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuan YYYren izenean egindako eskaerari emandako tratamendua berrikus dezala, zehazki: etxebizitza eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik hasiera batean esleitu zitzaizkion puntuak kentzeko erabakia.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 5ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako prestazio batean egindako murrizketa.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 10ekoa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiari gomendatzen zaio prezio publikoa baieztatzea eta berrikustea ezetsi zuen irailaren 17ko 54295/2015 Foru Agindua berrikusteko. Hala, berraztertze-errekurtsoa onestea erabaki zuen 2015eko ekainaren 25eko 38950/2015 Foru Agindua aplikatuz, errekurtsogilearen asmoa aitortzen duen foru agindu berri bat emateko gomendatzen zaio, eta horrenbestez, eguneko 27,89 euroko prezio publikoa ezartzeko, egoitzan sartzen den egunetik.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 13koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako prestazio baten ukapena.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 18koa. Horren bidez Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailari gomendatu zaio erantzun bat eman diezaion diru-sarrerak bermatzeko errenta bidegabe jasotzeagatik sortutako zorraren harira egindako informazio eskaerari eta zor hori ehuneko txikiago batean zatitzeko eskaerari.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 25ekoa. Horren bidez, Sopuertako Udalari gomendatzen zaio azken bi urteetan lur-zati publiko zein pribatuetatik zura atera duten enpresei buruzko informazioa emateko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 25ekoa. Horren bidez, Sopuertako Udalari gomendatzen zaio udal ondasun komunalei buruz eskatutako informazioa emateko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 28koa. Horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko laguntza jasotzen zuen familia baten diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren espedientea eta ordainketa berrikusteko iradoki da.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 2koa. Horren bidez, iradokitzen zaio Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailari neurri egokiak susta ditzala seme-alabak beren kargura dituzten familiei zerga-onurak aitortzeko, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagokionez.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 9koa. Horren bidez, Añanako Kuadrillari, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eta Osmako Administrazio Batzarrari gomendatu zaie Osma herrian dauden hiri-hondakinak biltzeko edukiontziak beste leku batean jar ditzatela.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 9koa. Horren bidez, Añanako Kuadrillari, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eta Osmako Administrazio Batzarrari gomendatu zaie Osma herrian dauden hiri-hondakinak biltzeko edukiontziak beste leku batean jar ditzatela.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 9koa. Horren bidez, Añanako Kuadrillari, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eta Osmako Administrazio Batzarrari gomendatu zaie Osma herrian dauden hiri-hondakinak biltzeko edukiontziak beste leku batean jar ditzatela.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 15ekoa. Horren bidez, Laudioko Udalari gomendatzen zaio berriz azter dezala informazioa eskuratzeko eskaera bat ukatzeko erabakia.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 15ekoa. Honen bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio, 2017ko oporretako programa hobetzeko aurreikusi duen prozesuan, azter dezala plazak esleitzeko prozeduraren fase guztietan heziketa behar bereziak dituzten neska-mutilentzako plazen erreserbari eusteko aukera.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 21ekoa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte-Politika Sailari gomendatu zaio, epe laburrera eta ertainera, egoitza-zentroak ikuskapen-txostenean adierazitako alderdiak zuzentzeko egiten duen lanaren segimendua egitea aintzat har dezan, oro har egoitza-baliabideei aplikatu ohi zaien ikuskapen-plana baino zorrotzagoa izango den baten bidez.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 21ekoa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte-Politika Sailari gomendatzen zaio behar bezala arrazoitzeko aurkeztutako gorako errekurtso bat ezesteko erantzuna. Errekurtso hori aurkeztu zuen ez dagoelako ados egindako mendekotasun-balorazioarekin.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 29koa. Horren bidez, Urrunagako Administrazio Batzarrari gomendatzen eta gogorarazten zaio ordenantza fiskalak aldatzeko prozedurari jarraitu behar diola, ur-horniduraren tasa igo ahal izateko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez, Enplegu eta Politiketako Sailari eta, zehazkiago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, gomendatzen zaie diru-sarrerak bermatzeko errenta baten zenbatekoa berrikusteko, mailegu pertsonala ezohiko diru-sarrera gisa hartu barik, bai eta oker jaso diren diru-laguntzak itzuli behar izateari buruzko ebazpena ere.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta berritzeko ebazpena.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 1ekoa. Horren bidez, Enplegua eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio berraztertu dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungitzea, ez baitago horretarako arrazoirik.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 2koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradokitzen zaio dirusarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria iraungitzeko ebazpena berrikusteko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 12koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari iradokitzen zaio egoitza bateko plazaren eskaera ezestea xedatu duen ebazpena berrikusteko eta dagozkion kudeaketak egiteko egoitza-zerbitzura sartzeko prozedura izapidetzen amaitzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 12koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Sailari iradokitzen zaio familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren emakida aztertzeko, urrirako ondorioekin.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari iradokitzen zaio azter dezan familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa ematea, erabaki horrek ondorioak irailetik aurrera izan ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio jarritako ingurumen-salaketei erantzuteko. Kexagileak salaketa horiek jarri ditu gaueko garbiketa udal zerbitzuak bere etxebizitzaren inguruan eragiten duen zaratagatik.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez, Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungipena indargabetzeko, horretarako kausarik ez baitago.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 16koa. Honen bidez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten ukapena berrikus dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 19koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari gomendatzen zaio berrikus dezala pertsona bat Figuereseko ospitaletik Donostiako Unibertsitate Ospitalera osasun-garraio lagunduan eramateko baimen-eskaera ukatzeko erabakia.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 20koa. Horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak datu pertsonalak babestearen arloan araudia urratu zutela salatzen zuen kexa batean bere esku-hartzea amaitu du Arartekoak.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 20koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari gomendatzen zaio Ertzaintzaren jokabideari buruzko kexari erakunde honen gomendioekin bat egiten duen tratamendua eman diezaiola eta jokabide horri buruz interesdunak agertutako zalantzak argitu ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 20koa. Horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak datu pertsonalak babestearen arloan araudia urratu zutela salatzen zuen kexa batean bere esku-hartzea amaitu du Arartekoak.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 21ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak bitarteko funtzionarioek zentro ofizialetan azkenengo azterketara joateko egindako lizentzia-eskaerei emandako tratamendua berrikusteko.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 22koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiari gomendatzen zaio turismo-ibilgailuan garraio zerbitzu publikoa emateko txartel baten esku-aldaketaren baimena berrikusteko, baita administrazio prozedura orokorra ere.
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 22koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren eteteari eusteko erabakia.